XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) puruaren erdia eskaini du.

Saltzaileak oihala hartu eta protesta egin du esanez bera ez dela leloa eta ez duela salduko oihalik hoberena dirua galduz.

Prezio eskas harengatik oihal txarrago bat erakutsi dio.

Amak keinada labur batez aztertu du eta oihal hura ez zegoela erabat gaizki esan du, baina lehena nahiago zuela.

Hala ere, beste xentimo batzuk gehiago eskaini dizkio saltzaileari.

Honek eskandalizaturik oihu egin du eta amari aurpegira bota dio seme-alabez ez errukitzea, baina zertxobait beheratu du prezioa.

Errukirik ez zeukala entzuteak negar eragin beharko ziokeen nire ama sentikorrari, baina barre egin, osasun ona eta zoriona opa haurrei eta beste xentimo batzuk gehiago eskaini zituen.

Oraingoan saltzailearen erreakzioa biguin eta alaia izan zen.

Erosi zion lehen aldia gogorarazi zion amari.

Hogeitamar urte lehenagoko kontua zen, baina berak ezinobeki gogoratzen zuen nola zerabilen aldean soineko urdin bat eta oso polita zegoela.

(Gaur ere oraindik oso polita dago!)

Eta gogoratu zion amak urtetan eraman izan ziola oihala, eta gero zertxobait beheratu zion prezioa.

Baina begiak dirdirka eduki beharrean hainbeste laudorioren ondoren, amak lehor erreakzionatu zuen.

Esan zuen orduko hartan oso atsegina izan zela saltzaile pobrea zelako, baina orain aberatsa zela eta setati ageri zela saltzaile guztiak aho bete hortzekin utzi eta berari bakarrik erosten zion bezeroarekin.

(Hori ez zen egia. Berak ordurako aztertua zeukan oihal bera beste saltzaileen postuetan eta, bazekien prezioaren berri ere!)

Hala ere, xentimo pare bat gehiago eskaini zion.

- Nola?

Hain gutxi? oihu egin zuen sumindurik saltzaileak.

Emazteak entzungo balu oihal hau hain diru gutxitan saldu dudala dibortziatu egingo litzateke nigandik!

- Hori ez legoke gaizki barre egin zuen amak.

Agian saltzaile gazteago eta bikainago bat aurkituko luke.